Viena

Besteak beste, sorkuntza artistikoaren sehaska izateagatik da famatua. Antzokiez gain, ezagunak dira Austriako hiriburuko museoak, eta horietan gordetzen diren altxorrak; Klimt edota Schiele bertako artistenak zein nazioarteko sortzaileenak, Picasso edo Andy Warholenak, adibidez. Baina hiriburuko museoen artean bat bereizten da: Fälschermuseum edo faltsutzeen museoa. Bere hormetan eskegita bisitariak askotariko margolanen kopiak topatu ditzazke. Esate baterako, Klimt, Rembrandt eta Matissen kopiak. Museoak kopien kalitate ezberdinen artean bereizketa egiten du, eta bisitariei ere horiek bereizten irakasten die.