Versatile life
IJahman Levi reggae musikak inoiz izan duen ahots finenetakoa da. Kartzelan konposatutako kantuekin osatu zuen lehen diskoa ("Hail I Hymn"). 1978. urtea zen, Bob Marley eta bere taldekideei esker, reggae musika nazioartean oihartzuna edukitzen hasi zenean. IJahmanen lehen bi diskoak bereziak dira. Island diskoetxearekin grabatu zituen, eta Cris Blackwell-ek ekoitzi zituen (BMWen ekoizlea). Reggaean ekoizleek garrantzia izugarria dute, eta IJahmanek hasierako ahots goxo eta erakargarria mantentzen duen arren, ez du hasierako diskoen maila lortu. Dena den, oso kontuan eduki beharreko abeslaria da beti.