Vermupeko kontzertuak eskainiko dituzte Bilbon

Igandean, uztailak 3, Ahopeko Kontzertuei amairera emateko emanaldi bikoitza eskainiko dute 13:00etan, Uribarri auzoan; sarrerak salgai daude dagoeneko.

Bigarren denboraldi oparioari agur esateko, Ahopeko Kontzertuak emanaldi bikoitza eskainiko du igandean, Vermupeko kontzertuak izenpean. Hala, 13:00etan hasita, bi kontzertu eskainiko dituzte kalean, Uribarri auzoan. Emanaldiekin batera, jatekoa eta edatekoa egongo da. Sarreak salgai daude dagoeneko Entradium-en, 9 eurotan.

Guztira 13 kontzertu eskaini dituzte aurten Ahopeko Kontzertuetan; bertan izna dira Ainara LeGardon, Joseba Irazoki, Alberto Montero, Ama ia (Kokoschka) eta Nire, besteak beste.

Joseba Irazoki from Ahopeko Kontzertuak on Vimeo.