Vera Candidaz dakidana

Lau emakume belaunaldiren istorioa idatzi du Ovaldek, batez ere, Rose Bustamenteren eta Vera Candidaren (Bustamenteren biloba) bizitzetan sakonduz. Urte asko kanpoan pasatu ondoren, Vatapuna izeneko herrixkara itzuli da Candida, sei hilabeteko bizia besterik geratzen ez zaiola jakin duenean. Une horretan hasiko da irakurlea ordura arte gertatutakoa ezagutzen, emakume bakoitzak sufritutakoa eta bizi izandakoa ulertzen. Istorio hunkigarria josi du frantziarrak, emakumeen indarra eta independentzia nabarmenduz. “Gainditu beharreko oztopoa nire buruan dago (...). Eta egia da ez dagoela oztoporik”.