Venezuelako oposizioaren trikimailuak

Atenasen jazotako istiluak baliatu zituen Venezuelako oposizioak Chavez lehendakariaren aurka egiteko. Thanassis Stavra etakis argazkilariaren 2003ko irudi bat hartu, eta iragarkia egin zuen Venezuelako Haur eta Nerabeen Hezkuntzaren Aldeko Elkarteak. Irudi horretan Greziako polizia Atenasko gazteen aurka gasa jaurtitzen ageri da, eta Chavezen oposizioak esaldiok gehitu zizkion irudiari: "Gaizkileak zigor itzazu, ez gure gazteak", eta "Mugagabeko berrautaketari ez". Otsailaren 7ko El Nacional egunkarian argitaratu zuten iragarkia… Irudia Venezuelan aterea balitz bezala. Zenbat buelta eman ditzakeen argazki batek...