"Veganuary" egitasmora batuko zara?

"Veganuary"-k 2014tik, urtarrila bakoitzean, mundu guztia animatzen du, 31 egunez bada ere beganismoa probatzera. Animatuko zara?

Veganuary ingurumena babesteko egitasmo bezala sortu zen landareetan oinarritutako dieta duten pertsonak babesteko eta berau hau jarraitzen ez dutenak dieta jasangarri honetara batzera animatzeko. Gainera, ingurumena babesteaz gain, animalien sufrimendua murrizten lagundu nahi du eta baita milioika pertsonen osasuna hobetzen ere.

Veganuary GKE bat da. Urtarrila bakoitzean beganismoa probatzeko erronka jaurtitzen du kontzientziazio kanpaina ezberdinen bidez. Iazko urtean, bere ahaleginei esker, 629.000 pertsonek animalia jatorriko produktuen kontsumoa murriztu zuten. Egitasmoan 228 herrialde ezberdinetako pertsonek hartu zuten parte eta erronkan parte hartutako pertsonen %98ak argi du euren lagunei gomendatuko liekeela probatzera. 

Ez da kasualitatea veganuary (ingelesezko vegan eta january hitzen elkarketa) urtarrilean izatea. Urte berriko asmo honen artean beganismoa askoren zerrenda egon bailiteke eta proiektu honek asmo horiek indartu nahi ditu. Bakoitzak bere erritmoan bete dezake erronka, norberaren estilo eta baliabideetara egokituz. Garrantzitsuena gure aukeraketek ingurumenean, animaliengan eta osasunean duten eraginaz kontziente izatea da. 

2014. urtean sortu zen Veganuary erakundea, eta ordutik bizitza estilo begano bat bultzatzen saiatzen ari da animaliak, planeta eta guztion osasuna babesteko xedez. Horregatik, beganismo aldarrikatzen du, baina ez edozein modutara, ohitura osasuntsuak ere aldarrikatzen baititu. 

Egitasmo honen parte izan nahi baduzu veganuary-ren webgunean izena eman zenezake. Bertan beganismora trantsizioa egiteko behar duzun informazio guztia aurkituko duzu. Webgunean errezeta beganoak ere aurkitu litezke. Bitxikeri moduan, aipatu Billie Eilish-ek bere zaleak animatu dituela veganuary egitasmoarekin bat egitera. Zu ere animatuko zara?