Vallejok eta Iñurrategik sinaturiko kamiseta eta karbonozko mendi-makila eskuratu nahi?
Juan Vallejo, Mikel Zabalza eta Alberto Iñurrategi euskal mendizaleek izugarrizko balentria egin dute Broad Peakeko trilogia burututa. Gaztezulozaleak dira, eta Himalayarantz irten aurretik bi detaile eman zizkiguten gure irakurleen artean banatzeko.
GAZTEZULO aldizkariaren 10. urteurrenaren harira, Iñurrategik eta Vallejok opari bana eman digute irakurleen artean banatzeko: Iñurrategik sinatutako karbonozko mendi-makila, eta Vallejok sinaturiko kamiseta. Bitakoren bat nahi baduzu, GAZTEZULO sarirako boza eman besterik ez duzu egin behar. Azken 10 urteotako ibilbideari erreparatuta, zein euskal gaztek merezi du zure ustez urrian banatuko dugun saria? Bidali proposamena gaztezulo@gaztezulo.com helbidera zure datuekin batera eta zorte on!