V. Harria Festibala Hendaian
Boderline Fabrikak bultzatutako jaialdia urriaren 12tik 15era bitarte izango da eta bertan izango dira ekitaldi gehienak. Amorante eta Lurodei taldeek kontzertua emango dute, baina mota askotariko beste hainbat artista ere arituko dira
Hendaiako Borderline Fabrikak V. Harria Festibala prest du. Urriaren 12tik 15era izango da eta musika, antzerkia, zirkua, queer kabereta eta bestelako ikuskizunak hartuko ditu.
Musikaz urriaren 13an gozatu ahal izango da. Batetik, elgoibartik hurbilduko da Amorante eta Herri Harri Har lan berria aurkeztuko du. Bestetik doinuak ahotsen harmonia oinarritzen dituen Lurodei talde baionarrak ere zuzenekoa eskainiko du. Kontzertuak 20:30etan hasiko dira fabrikan bertan eta sarrerak online eskuratu litezke hemen 7-10 euroren truke.
Urriak 14an, berriz, antzergia, performancea eta zirkua izango dira protagonista. Azken egunean Les Ribbines konpainiaren ikuskizun ibiltariaz gozatzeko aukera izango da. Egitarau osoaren berri hemen.