Uztailaren 6an eta 7an izango da Sopuertako Mendebala Jaialdia

Atzo –ekainak 21– aurkeztu zuten Bilbon, datorren uztailaren 6an eta 7an Sopuertan izango den Mendebala folk jaialdia. Guztira zazpi talde ariko dira bi egunetan gaueko 22:00etatik aurrera.


Jaialdiaren lehendabiziko jardunaldian –uztailak 6– hiru taldek joko dute eta bigarrenean berriz –uztailak 7–, lau talde ariko dira. Sopuertako Mendebala folk jaialdiak, Kantabriatik, Gaztelatik, Kataluniatik, Aragoitik, Galizatik eta Euskal Herritik ordezkariak izango ditu aurten eta bi egunez folk, punk, rock ska eta jazz doinuak entzungai izango dira.
Euskal Herriko ordezkariak, Ganbara eta Esne Beltza izango dira. Lehena, Ganbara, 80 eta 90 hamarkadetako folk euskaldunaren erreferente da jazz edo pop musiken arteko nahasketa lantzen dute beraien doinuetan. Bigarrenak berriz, Esne Beltzak, hip hop, reggae, soul, rock folk eta kunbia estiloak lantzen ditu eta jaialdi honetan ariko den bigarren aldia izango da aurtengoa.
Azken edizioetan bezala, Mendebala Jaialdiaren baitan Artisautza Feria ere izango da ikusgai, eta ekainaren 25era bitarte zabalik da postu eskaera egiteko epea.

Egitaraua:


Uztailak 6, 22:00
GATU MALU (Kantabria)
JUDITH MATEO (Gaztela)
MAITIPS (Katalunia)
Uztailak 7, 22:00
GANBARA (Euskal Herria)
BIELL NUEI & Javier Paxariño (Aragoi)
ESNE BELTZA (Euskal Herria)
ULTRÄQÄNS (Galiza)

Sarrerak: Doan!