Utzi maputxeak pakean!
Neuquén (Argentina) probintziako agintariek Maputxe herriaren lurretan kokatutako meategi bat ustiatzeko baimena eman diote atzerriko enpresa pare bati. Emprendimientos Mineros S.A eta A Grade Tradingi, hain justu. Enpresa horietako bazkideak txinatarrak eta estatubatuarrak dira, baina ez da hori kontua. Lurralde horretan, desagertzeko zorian diren hainbat animalia eta landare espezie daude, eta maputxeek agintarien jazarpena jasan behar dute. Hori gutxi ez, eta laster mendiak txikitzeari ekingo diote, ditxosozko mineralak ateratzeko. Batzuek ezin inor bakean utzi!