USOPOP jaialdiaren errautsetatik MAPA GALDUAK sortu da
MAPA GALDUAK urriak 28, 29 eta 30ean ospatuko da Saran.
USOPOP jaialdiak 10 urtez Lizarrietako kaskoan musika ona eta giro ezin hobea eskaini ditu, baina orain dela bi urte antolatzaileek erabaki zuten proiektuak bere onena eman zuela eta amaitzea deliberatu zuten.
Bi urte eta hainbat ezusteko (pandemia barne) gainditu ondoren USOPOPen antolatzaileek MAPA GALDUAK jaialdi berria aurkeztu dute. Oraingo honetan Saran (Lapurdi) ospatuko da, bertako herriko plazan zein Lur Berri aretoan.
Musika izango da protagonista, baina bestelako ikuskizunez ere gozatu ahal izango da. Bertan izango dira Vulk, Mugarri 25, Herman Dune, Just Mustard, Mursego, Relena, Lukiek, Zeharkako bideak, Zetkin, Kurney Barnetx, Nomadak Gaitun! eta Tirri & Tery. Bi momentu berezi izango direla jaialdian aipatu dute antolatzaileek.
Batetik, MUGARRI 25 sorkuntza berezia. USOPOP zigiluko eta jatorri ezberdinetatik etorritako artista egonaldi bat izango da. Emanaldia urriaren 30ean egin da parte hartzaile guztiekin.
Bestetik, ZEHARKAKO BIDEAK egitasmoak urriaren 29an hurbiltzen denari (sarrera mugatuko izango du) ibilaldi sekretu bat proposatuko dio herrian zehar. Gutun bidez jasoko da hastapeneko hitzordua. Gune bakoitzean artista bat egongo da.
Hiru eguneko sarrerak jada salgai daude helbide honetan.