Usopop festibala martxan!

Anari, Lisabö, Joseba Irazoki eta Lagunak, Madeleine... sekulako egitaraua antolatu dute maiatzerako!

Usopop festibalak 10. edizioa jarri du martxan dagoeneko; maiatzaren 25-26ean egingo dute jaialdia, Lizarrietan. Hamarkada ospatzeko, sekulako egitaraua antolatu dute. Hala bertan izango dira, besteak beste, Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck (of GY!BE), Joseba Irazoki Eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine, This Is The Kit, Lizarrieta Krono Eskalada, Los Chimberos, Martial Jesus Solis - A-side b-side dj set - Mikel Indezent DJak...

Bi eguneko sarrerek 22 euro balio dituzte, eta dagoeneko agortu dira 19 euroko bi eguneko sarrerak. Erosteko, egin klik!

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Usopop festibalaren 10.edizioa azkena izango da ezagutzen dugun formatuan. Elkarteak iraungo duen arren, festibalak ez du jarraipenik izango momentuz.