Usopop elkarteak eta Plekak 'Furfurietan' kontzertu zikloa antolatu dute
Amorante eta Rukula arituko dira ostegunean Saran.
Usopop elkartea eta Sarako Pleka elkarlanean arituko dira uda honetan. Izan ere, Furfurietan izeneko hiru kontzertudun zikloa antolatu dute, Plekako baratzean.
Zikloa ostegunean, hilaren 13an, hasiko dute. Amorantek laster kaleratuko duen diskoa aurkeztuko du bertan, eta Usurbilgo Rukula talde instrumentalak rock doinu dantzagarriak eskainiko ditu.
Abuztuaren 6an, Haira musika taldea eta Bretainiako La Houle taldea arituko dira.
Azkenik, abuztuaren 13an, Dame Area tekno punk talde italo-katalandarra izango da, eta Nakar talde donostiarraren elektro-pop doinuek ere jantziko dute zikloa.