Usoak kartzelan!
Txoriak kaiolaratzea ohikoa da gizakiongan; ez ordea hegaztiren batek burutako ekintza kriminalaren ondorio gisa. Indian harrapatu eta kaiolan sartu dute ustez Pakistanek espioi lana egiteko bidali duen uso bat. Txoriak urdu hizkuntzan idatzitako mezua eta Pakistango telefono zenbaki bat zeuzkan hankari lotuta. Harrigarria badirudi ere, ez da bi herrialdeen arteko gatazkan horrelakorik gertatzen den aurreneko aldia!