Urtebete mugikorrik gabe 80 mila euroren truke?
Gai izango zinateke?
80.000 euro nahi dituzu? Ondo datoz, ezta? Bada baldintza batekin zureak izan daitezke; urtebetez smartphonik erabili gabe eustea! Gai izango zinateke?
Enpresa batek zabaldu du eskaintza. Aukeratutako pertsonak 1996ko telefono bat erabiltzeko aukera izango du, eta adi, gezurrak detektatzeko makina batek testa egin beharko dio eta.
Zehazki, Vitaminwater enpresak jarri du erronka martxan, mugikorraren adikzioaz ohartarazteko. Aukeratutako pertsona AEBetan bizi behar da, 18 urtetik gorakoa izan eta noski, smartphone baten erabiltzaile sutsua izan. Parte hartzeko aldiz, #nophoneforayear eta #contest traolak sarean zabaldu eta mugikorra erabili ordez egingo zenukeen hori deskribatu behar duzu. Eta zu, gai ote zara mugikorrik gabe bizitzeko? Proba egiteko prest?