Urtean 24 film ikusi ahal izango dira euskaraz zinemetan

Plataformetan ere 1.000 ikus-entzunezko inguru izango dira euskaraz.

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Adi! Filmak euskaraz ekimenak ikus-entzunezkoen esparruan euskararen presentzia handitzea du helburu. Asmo horri helduz, eskaintza handitzea da erronka. Lehendakariordeak azaldu duenez, "euskarak ere presente egon behar du eguneroko aisia-espazioetan eta kultura-kontsumoan. Proiektu honek aukera berriak zabaltzen ditu herritarrek, batik bat belaunaldi berriek, euskara naturaltasunez bizi dezaten, baita ikus-entzunezkoen esparruan ere".

Proiektu honen bidez, zinema-aretoetako euskarazko filmeen kopurua bikoiztu ahal izango da, eta urtean 24 estreinaldi izango dira euskaraz, horietako hamabi nazioarteko ekoizpen handiak. Animazioa, familia zinema eta nazioarteko frankiziak izango dira eskaintzan. Hala, "euskara aisialdi ohituretan ere sartzea" lortu nahi dute.

Horretaz gain, plataformetan ere euskararen presentzia sustatuko dute, bikoizketaren eta azpitutuluen bidez. Emandako datuen arabera, 1.000 ikus-entzunezko inguru daude eskuragarri euskaraz, Netflix, Amazon Prime Video eta Movistar Plus+ plataformetan, esaterako. Eskaintza zabaltzen jarraitu nahi dute.

Eduki horiek jendearengana hurbiltzeko, gune jakina prestatuko da Kulturkliken, eta bertan hainbat kontu kontsultatu ahal izango dira:

Horretaz gain, kanpaina berezituak ere egingo dituzte, herritarrek eskaintzaren berri izan dezaten.