Urte osoko soldata trafiko-isunetan

40 urteko gizon txinatar batek txinatarren urtebeteko batez besteko soldata –10.500 yuan (1.000 euro inguru)– zor du trafiko isunetan. Izan ere, trafiko agintaritzak jarritako kamera ezkutuak 105 aldiz harrapatu du gizona etxetik lantokira zuzenean joatea eragozten dioten trafiko-seinaleei muzin eginez.