Urte berria, GAZTEZULO berritua!

Urte berria, GAZTEZULO berritua! Kolaboratzaile eta atal berriak estreinatzera goaz!! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urte-berria-gaztezulo-berritua/@@download/image/09970a73-e3ca-4147-80c3-a17e688077f2.jpeg
2019/01/10
berria

Argazkia: Galder Izagirre @diapositivisme_studio

Kolaboratzaile eta atal berriak estreinatzera goaz!!
Urte berria, GAZTEZULO berritua!

Urte berriarekin batera, GAZTEZULOk atal eta kolaboratzaile berriak estreinatuko ditu! Ezagutu nahi dituzu? 

KOLABORATZAILE BERRIAK:

1) MUNDUEN GERRA, ANE IRAZABAL: Aurkezpenik behar ez duen punta-puntako kazetaria GAZTEZULOrekin kolaboratzen hasiko da aldizkarian! Nazioartean gertatzen diren bidegabekeria eta liskar guztien berri emango dizkigu. 2017an Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak ematen duten Euskal Kazetari Saria jaso zuen guda eta gatazka eremuetan korrespontsal egindako lana goraipatuz.

2) JOYSTICK BI, BEÑAT RODRIGUEZ: Aldizkarian bideo-joko atal berri bat ere estreinatuko dugu! Beñat Rodriguez (@studioolrait) arituko da jo-ta-fuego joko, kontsola eta mundu horren inguruko erreportajeak idazten .

3) HUTSARTEA IRUÑE ASTIZ: Iruñe Astiz (@arkkuso) kirol femeninoaren inguruko tarte berri batekin hasiko da, eta bi hilabetez behin emakume kirolariak izango ditu hizpide.

4) PUTURRU DEFUA, MUSIKATZEN: Kolaboratzaile berria dugu disko kritiken atalean; ongi etorri (@musikatzen)!

5) KOMIKIA, MAITANE GARTZIANDIA: Ainara Azpiazu Axpi jada ezagutzen duzue, baina berekin batera Maitane Gartziandia hasiko da! Diseinatzaile grafikoa da lanbidez; gaur egun, Argian egiten du lan eta ikasketa feministetan sakontzen dihardu. Nahi baino denbora gutxiago eskaini arren, marrazteko tartea ere hartzen saiatzen da beti. 

Bien artean, Mari Luz Esteban-en Amaren heriotzak libreago egin ninduen liburuko poemak landuko dituzte hilero. 

Webgunea: www.maitanegartziandia.com.

ATAL BERRIAK:

1) ZERUA ala INFERNUA: Erakargarria izena, ezta? Bi hilabetez behin tartekatzen joango diren bi azpi-atal izango ditu:

  • Azpimunduko elkarrizketak: Egin ezin izan diren elkarrizketak: litekeena ere kontatu behar delako!
  • Gainazaleko elkarrizketak: Euskal Herriko bi pertsonaia ezagun hautatu eta menderatzen ez duten gai baten inguruan hizketan jarriko ditugu; zer gertatuko ote da?

2) URRUTIKO INTXAURRAK 14:  Gozatu inguruan duzunaz, bidaiatzea kilometroak pilatzea baino gehiago baita!

New York, Pekin, Erroma, Ingalaterra eta nazioarteko txoko guztiak ezagutzen dituzu baina, Euskal Herriko txokoak bisitatu al dituzu? Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau dio esaerak; zer hoberik Euskal Herriko txoko ezezagunak deskubritzeko tarte berri bat estreinatzea baino?