Urte askotarako, GAZTEZULO!
Bai, ba! Hamar urte bete ditugula! Hori ospatzeko zenbaki berezia prestatu dugu. Zabala eta mamitsua, bai horixe! Bebe musikariari elkarrizketa luze eta zabala egin diogu. Baita Marta Etura aktoreari ere. Kirol saila ere estreinatuko dugu: Kilian Jornet kataluniar gazteak mendi lasterketez hitz egin digu. Zein baino zein interesgarriagoa! Datorren ostiralean, urriak 8, zure kioskoan erosi ahal izango duzu GAZTEZULO. Ez zaizu damutuko!
Bestalde, Tania Llasera telebista aurkezleari Fotomaton egin diogu, eta Aitor Zubieta pilotari nafarrak kontu beroak dakarzkigu Sexu Elkarrizketan.
Pertsonaiak alde batera utzita, hona hemen beste atal berezi batzuk:
- Atzera begiratu dugu. GAZTEZULO sortu zen urtetik hona jazotakoari bistadizoa bota diogu. Bistadizoa berezia, inondik ere, izan ere, 11na idazlek eta ilustratzailek testu eta marrazki bana egin dute. Idazleek urte jakin batean gertatutakoaz gogoeta egin dute, eta ilustratzaileek idazleen testuak hornitu dituzte. Baita dotore hornitu ere!
-Iruditan atala irakurleek bidalitako argazkiekin osatu dugu. Bai ikusgarriak bidali dizkiguzuen argazkiak!
- Guk bezala aurten urtemugaren bat ospatu duten hainbat elkarte zoriondu ditugu.
-Sexuetan, azken urteetan jaso ditugun sexu zalantzetako batzuk eta gure sexologoek haiei emandako erantzunak laburbildu ditugu.
-Jon Maiak GAZTEZULO zoriondu du, bertso bidez, nola ez ba!
Hastear den Bizkaiko Bertso Txapelketak eta hil bukaeran dar-dar batean jarriko gaituen Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinema Asteak tokia izango dute. Eta ohiko edukinak, jakina, ez dira faltako. Zur eta Lurreko albiste bitxiak, musika eta zinema albisteak, liburu kritikak, lehiaketa
Mila esker hamar urteotan gure ondoan izateagatik eta urte askotarako!!!