Urtarrilaren 9an grabatuko du lehen diskoa Napoka Iriak

Ander Mujika eta Miren Narbaizak Bergarako Zabalotegi aretoan, 19:00etan, emango duten kontzertua grabatu egingo dute. Emanaldirako sarrerak bost eurotan erosi ahal izango dira egunean bertan.


2005an sorturiko proiektua da Napoka Iria, eta akustikoaren eta intimotasunaren alde egin dute hasieratik Mujikak eta Narbaizak.
Orain gutxi Londresen jo dute, eta baita Katalunian ere, EH Sona jaialdian.

Azaroko zenbakian elkarrizketatu genituen Napoka Iriakoak GAZTEZULOn. Irakurri nahi baduzu, egin klik!