Urtarrilaren 23tik 29ra izango da Euskal Nobela Beltzaren Astea
(H)ilbeltzan liburu aurkezpenak, solasaldiak, mahai-inguruak eta kontzertua izango dira, besteak beste.
Baztanen egiten den (H)ilbeltzak, Euskal Nobela Beltzaren Asteak, bederatzigarren edizioa izango du urtarrilaren 23tik 29ra. Edizio honetarako ekitaldi ugari antolatu dituzte urtezo bezala. Aurtengo edizioan Eneko Barberena, Joseba Sarrionandia, Garazi Arrula, Garazi Ugalde, Amaia Apalauza, Jon Alonso, Mikel Alvarez, Gaizka Ugalde eta Ruper Ordorikak hartuko dute parte, besteak beste.Ekitaldiak bailarako bost herritan egingo dituzte: Arizkun, Aniz, Elizondo, Irurita eta Erratzu.
Urtarrilaren 23an, V. (H)ilbeltza bekaren irabazleak, Eneko Barberenak, Suak erreko ez balu nobela beltza aurkeztuko du eta haren inguruan arituko da solasean, 19:30etik aurrera, Arizkungo Medikuaren etxean.
Urtarrilaren 25ean, Joseba Sarrionandiaren Odol bearbaguea, agirtuco da eguia eurea solasaldia izango da, 19:00etan, Anizko Mendiarte elkartean. Ostiralean, hilak 27, Kareletik (Anjel Lertxundi,1987) filma proiektatuko dute, 19:00etan, Iruritako Gizarte Bilgunean.
