Urtarrilak 27ra bitarte zabalik da Peru Abarka album lehiaketa

Abenduaren 4ean, Durangoko Azokan argitaratu zituzten Peru Abarka lehaketaren oinarriak eta hil honetako 27an amaituko da lanak aurkezteko epea. Album formatuan argitaratzeko interesa duten euskal idazle hasi berriei zuzendutako lehiaketan parte hartu nahi baduzu, ibili bizkor!


Urtero bezala, aurten ere martxan da Peru Abarka album lehiaketa, euskal idazle hasi berriei zuzenduta dagoenn album lehiaketa. Aurkeztuko dituzten lan guztien artean irabazle bakarra izango da, eta horrek 1.700 euro jasoko ditu.

Lehiaketaren helburu nagusia euskal literatur produkzioan formatu berritzaileak sustatzea da eta album formatua haur literaturan nagusi den arren helduen formaturako ere erabiltzea du jomuga.

Lehiaketak bi atal nagusi izango ditu, batetik urtarrilaren 27ra bitarte aurkeztu daitekeen album lehiaketa, eta bestetik, apirilaren 23tik ekainaren 22ra luzatuko den ilustratzaileen lehiaketa.

Lehenengo atal honetan oraindik parte hartu ez duenak, hortaz, egun gutxi ditu lanak aurkezteko eta epaimahaiak martxoaren 19tik 23ra bitarte izango du lan guztien artean irabazlea aurkezteko. Irabazleak Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 23an emango dute argitara testu irabazlea.

Epeak:


  • Abenduaren 4an:
    Durangoko Azoka. 2012ko edizioaren Idazleentzako oinarriak argitara eman
  • Abenduaren 4tik urtarrilaren 27ra:
    Lanak aurkezteko epea zabalik
  • Martxoaren 19tik 23ra:
    Epaimahaia bildu eta testu irabazlea aukeratu
  • Apirilaren 23a:
    Liburuaren Nazioarteko Eguna. Testu irabazlea eta ilustratzaileentzako oinarriak argitara emango dira
  • Apirilaren 23tik ekainaren 22ra:
    2012ko edizioaren ilustratzaileen lanak aurkezteko epea. 
  • Uztailaren 9tik 13ra:
    Epaimahaia bildu eta irabazlea aukeratuko du
  • Uztailaren 14tik abuztuaren 31ra:
    Ilustratzaileak behin betiko lana aurkezteko epea
  • Urriaren 24a:
    Biblioteka Eguna. Album irabazlearen aurkezpena