Urrutiko txortagailua
Eskoziako Distance Lab etxea urrutitik txortan egitea ahalbideratuko omen duen asmakizuna lantzen ari da. Proiektuak Mutsugoto du izena eta Tomoko Hayashi japoniar zientzialaria da aitabitxia. Mutsugoto delakoak distantzia gainditu eta laguna aldamenean balego bezala ukitu eta ferekatzeko aukera ematen omen du ordenagailu, kamera eta argiztapen artifizialari esker. Eta sarketa egin nahi izatekotan? Hobe izango da ez galdetzea