Urriaren 4an zabalduko da Ahotsenearen izen-ematea

Durangoko Azoka bost egunekoa izango da aurten, abendiaren 6tik 10era.

Dagoeneko martxan jarri dute aurtengo Durangoko Azokaren makinaria, eta antolatzaileek iragarri dutenez, urriaren 4an, asteazkena, goizeko 09.00etan, zabalduko dute Ahotsenean izena emateko epea.

Bestalde, Azoka abenduaren 6tik 10era egingo dutela zehaztu dute; aurten, bost egun iraungo ditu.

Ahotsenean izena emateko honako baldintzak bete beharko dira:

1.- Euskaraz sortutako lanak izatea.

2.- 2017an kaleratutakoak izatea (formatua edo euskarria edozein delarik).

Lanak zuzenekoen (kontzertua) edo solasaldien (solasa, errezitaldia, performancea, akustikoa...) bidez aurkeztu ahal izango dira.

Eskaerak e-posta bidez baino ezingo dira egin: ahotsenea@durangokoazoka.eus helbidera bidaliko dira ezarritako egun eta ordutik aurrera, ez lehenago. Eskaera egitean ahotsenea.durangokoazoka.eus webgunean eskuragai duzuen fitxa teknikoa beteta atxiki behar da.

Harremanetarako: Lutxo Egia: ahotsenea@durangokoazoka.eus 615705852