Urriaren 30etik azaroaren 3ra bitarte, Euskal Ziemaldia Berlinen
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira hamaika ekitaldi abian jarri ditu Berlingo Euskal Etxeak. Horien artean azpimarratu daiteke datorren urriaren 30etik azaroaren 3ra bitarte abiatuko den Euskal Zinemaldia.
'Bertsolari' eta 'Zuloak' dokumentalak, 'Izarren Argia' filma eta 'Gartxot' animazio filma ikusgai izango dira Alemaniako hiriburuan. Proiekzioak jatorrizko bertsioan, hau da, euskaraz, izango dira.
Programazioa , oraindik guztiz itxita ez badago ere, Kreuzberg auzoko Moviement Kino zineman hasiko da zinemaldia urriaren 30ean, eta proiektatuko duten lehendabiziko filma 'Izarren argia' izango da, besteak beste. Honek 36ko gudaren osteko Saturraran hondartzako gartzelan espetxearatu zituzten emakume errepublikarrak eramaten ditu pantailara, jasan behar izan zuten tratu txarra salatzeko. Proiekzioaz haratago, Josean Fernandezek, Euskadiko Filmategiko zuzendariarekin, solasaldia izango da.
Urriaren 31ean, berriz, Asier Altunak zuzendutako 'Bertsolari' dokumentala izango da ikusgai. Azaroaren 2an hamar euskal laburmetrai proiektatuko dituzte, eta Josean Fernandezek, berriro ere, hitzaldia eskainiko du, kasu honetan euskal zinemaren inguruan.
'Zuloak' dokumentalak ez du Alemaniako hiriburuko Euskal Zinemaldian hutsik eginen. Azaroaren 2an Fermin Muguruza, dokumentalaren zuzendaria, Berlinen izango da 'Zuloak' euskal musika taldearen ibilbidearen inguruan egin duen dokumentalaren inguruko solasaldirako.
Azkenik, azaroaren 3an proiektatuko dute Euskal Zinemaldia itxiko duen filma. Juanjo Elordik ta Asisko Urmenetak zuzendutako 'Gartxot' filma izango da, besteak beste, ikusgai. Kasu honetan ere zuzendariak bertan izang dira aurkezteko.
Berlingo Euskal Zinemaldia
- Noiz: urriaren 30etik azaroaren 3ra
- Non: Berlinen, Kreuzberg auzoko Moviement Kino zineman
- Hizkuntza: Euskaraz
- Antolatzaileak: Berlingo Euskal Etxea
Egitaraua:
- Urriak 30, 'Izarren Argia' (Mikel Rueda, 2010)
- Urriak 31, 'Bertsolari' (Asier Altuna, 2011)
- Azaroak 1, hamar euskal laburmetrai
- Azaroak 2, 'Zuloak' (Fermin Muguruza, 2012)
- Azaroak 3, 'Gartxot' (Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta, 2011)