Urriaren 28an amaituko da 'Musica de Bolsillo' zikloa

Urriaren 7an, Tres de Pernambuco hirukoteak hasi zuen 'Música de Bolsillo' zikloa Bilbon eta hilabete honetako 28a bitarte hiru hitzordu gehiagok elikatuko dute aurtengo edizioa.



Tres de Pernambuco hirukoteak musika brasildarraren kutsuko emanaldia eskaini ondotik, datorren ostiralean –urriaren 14ean– izango da Bilbon antolatzen duten zikloaren bigarren hitzordua. Edu Barresaren esku egongo da ekitaldia, eta Fito & Fitipaldis, Gontzal Mendibil, Infussion edo Tahures Zurdosen kolaboratzaile izandakoak, ostiralean 'Crónicas Locales' bakarkako albumaren aurkezpena egingo du.
Zikloaren hurrengo hitzordua, urriaren 21ean izango da Mafi Massarik eskainiko duen ekitaldia, besteak beste. Manuel Iturriegi eta Miches Gascoren esku joango da Damaskotik Estambulera, Cairotik Beirutera, eta folklore turkiarrera bidaiatuko duen emanaldia.
Azkenik, 'Música de Bolsillo' zikloak 28an egingo du itxiera emanaldia, Gintonic Quartet emanaldiarekin. Mario Clavell flautistak sortutako laukoteak, Euskadiko musikari aipagarriak biltzen ditu eta hainbat musika estiloetatik edan duen emanaldia eskainiko du. 

Egitaraua


Urriak 14, 20:00etan, Barrainkuako Udal Zentroan (Barrainkua kalea, 5)
Edu Basterra "Cróicas locales". Corner Pop
Edu Basterra: kitarra
David Martin: baxua
Gontzal Portugal: kitarra
Joe Gonzalez: saxoa
Diego Lasheras: pianoa

Urriak 21, 20:00etan/ Barrainkuako Udan Zentroan
Mafi Massari. Fusión de música árabe
Manuel Iturregi eta Michel Gasco, laud arabiarra, akordeoia, buzok.

Urriak 28, 20:00etan/ Barrainkuako Udal Zentroan
Gintonic Quartet. Jazz-Rock
Mario Clavell: flautak, EWI
Ramón Escobar: kitarra
Dabid Martin: Baxua
Eduardo Lazurtegi: Bateria