Urriak 27, feministak Bilbora!

Urriak 27, feministak Bilbora! Badator Feministon Herria eguna, eta zuk, nolako herri feminista eraiki nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/urriak-27-feministak-bilbora/@@download/image/27 octubre Arenal.jpg
2018/10/17
berria
Badator Feministon Herria eguna, eta zuk, nolako herri feminista eraiki nahi duzu?
Urriak 27, feministak Bilbora!

Urriaren 22tik 28ra bitartean, Bilbon, egingo dute Emakumeen Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketa. Bi urtean behin egin ohi den topaketa honetan 40 herrialdetako 130 emakume baino gehiagok hartuko dute parte. Eta Topaketa hauen aukera baliatuta, urriaren 27an, Feministon Herria eraikiko dute Bilboko Areatzan. Euskal Herriko mugimendu feministaren alternatiba eta erresistentziak ikusarazteko espazio irekia izango da, txoko guztietako feministen topaleku izateko helburuarekin.

Goizeko 10:00etan hasi eta gauera arteko egitaraua prestatu dute: gosari feminista, mahai-ingurua, antzerkia, emakumeon bazkaria, manifestazioa, kontzertuak… Bestalde, emakumeek aurrera ateratako proiektuak izango dira azokako protagonista; Euskal Herri feministara bidean, bizitzako hainbat arlotan eraldaketa lanetan ari direnak: komunikazioan, kirolean, sorkuntzan, elikadura burujabetzan, zaintza lanetan, hezkidetzan, hirigintzan, dekolonizazioan, zein formakuntzan, besteak beste. 30 proiektu baino gehiago dituzte zerrendan: : Bollopop, Etxalde, Klitto, Pikara Magazine, Emagin, Txakur Gorria, Histeria kolektiboa, Ahizpatasuna, Turtukiña, Neska Gazteak, REAS, Emakume Jubilanak, Mercado de las especias, Skolastika, Oihu-K, Koloretxe, Hiria kolektiboa, Zorutik, Safo eskola, Txika de la Cevada, Cooperatica Cuidados, Txirrindulariak, fara Bel, Mujeres tejiendo redes, Mujeres del mundo, Torontile eta Emakumeon Mundu Martxa!

BIZIA ARNAS

Feministon Herria egunarekin bat eginda, MICEk Bizia Arnas kantua sortu du. Ea zer iruditzen zaizuen!