Urrea jango zenuke?

Luxuzko digestioa egiteko prest?

Urrezko digestioa egin nahi baduzu, posible da! Luxuzko gastronomiaren azken eszentrikotasuna urrea plateretan txertatzea da. Hala, 1.500 euroko langosta, Sevruga kabiarrez egindako 1.000 euroko tortilla edota Krug xanpainez egindako kebabari batu zaio jangarria den urrez egindako gutiziak. 1.200 euroren truke, urrezko ogiz egindako hanburgesa edota urrezko donuta jan ditzakezu. Dirua xahutzeko prest?

 

 

Urrea polita gera daiteke plateretan, baina sukaldari adituen esanetan, ez du inolako zaporerik. Apaingarri soila da beraz. Urrezko jakiak dastatu nahi badituzu, bisitatu New Yorkeko The Ainsworth jatetxea; Kim Kardashianen lagunik onenak darama, eta urrezko oilasko hegalak egiten ditu: gurin glaseatua, eztia, eta guzti horren gainezn, 24 kilateko urrea. Gosea sartu al zaizu?