Uribe eta bakea adiskide kaxkarrak

Bogota (Kolonbia) hiriburuan adierazpen esanguratsuak egin ditu Kolonbiako lehendakarigai izandako Carlos Gaviriak: Alvaro Uribe agintean den artean, zaila izanen dela gobernua eta gerrillen arteko bake prozesu bati ekitea. PDA alderdiko buruak esan duenez, Kolonbiak okerreko bidea hartu zuen bere garaian, eta horrelako gobernuarekin, nekez topatuko du norabide zuzena. Carlos Gaviriaren ustez, pobrezia eta ahulenen diskriminazioa daude gatazkaren oinarrian, eta afera horiei helduko dien presidente berri baten beharra aldarrikatu du. Duela berrogeita hamar urte sortutako gatazkari irtenbidea emateko garaia da.