Urari ostutako poemak

Getaria aldeko paseoetan itsasoari begiratuta sortutako poemak dira Pako Aristi urrestildarrak idatzitako hauek. Itsasoko olatuek egiten duten gisan, bizitzak eraman eta ekartzen dituenak, gorabeherak, ageri dira poemetan: denbora, bizitza eta heriotza, maitasuna, ametsak, askatasuna... Aristiren adinkideek ez ezik, gazteek ere topatuko dute zer ulertu,  zer ikasi eta zer sentitu.  "Zoaz, abia zaitez/ eta bizi/ bideak eskainiko dizun guztia;/ ez dezazula esan zahartzaroan,/ etxeko leihotik mundu osoa/ ikus daitekeela/ zioenaren hitzak/ ulertzera iristen zarenean,/ bizitza deitu zuten/ opari eder hura/ zaborretara bota zenuenik."