Urak bi forma likido ditu

AEBetako Princeton Unibertsitateak argitaratu du ikerketa, duela 30 urte planteatutako teoria baieztatuz.

Orain arte, urak hiru forma hartu ditzakeela ikasi dugu; likidoa, solidoa ala gasa. Horiek dira Lurrean modu naturalean elementu honek hartu ditzakeen formak. Baina adi; duela 30 urte, teoria bat planteatu zen; eta likido egoteko beste forma bat balego? Orain, AEBetako Princeton Unibertsitateak, Erromako La Sapienza unibertsitatearekin batera, teoria hau baieztatzea lortu du.

Baina, nola da posible bi forma likido existitzea? Gakoa tenperaturan datza; urak bero asko xurgatu dezake bere tenperatura igo aurretik; dakizuenez, 0 gradutan pasatzen da bere forma solidora, izotz bihurtuz, baina 100 gradutara iritsi arte ez da irakiten hasten (itsaso mailan). Orduan, noiz bihurtu daiteke ura bi likido formetan?

Zientzialariek egiaztatu dutenez, bada puntu kritiko bat non uraren tenperatura eta presio baloreak materiaren bi fase hauek ia bereizezinak bilakatzen dituenak; hau, ura materia batetik bestera igarotzeko puntu zehatz horretan gertatzen da, eraldatze fasean, hain zuzen; hortxe topatu dute zientzialariek likido-likido deituriko puntu kritikoa.

Puntu hori 190-170 kelvin gradutan edo -83.15ºCtik -103-15ºC gradutara aurkitu daiteke, presio atmosferikoa itsaso mailekoa baino 2.000 aldiz handiagoa denean. 

Baina, zergatik da garrantzitsua aurkikuntza hau? Jakin ura dela gure plantea bizigarri egiten duen elementurik preziatuena; planetaren %71 ura da, eta likido hau ezinbestekoa eta ordezka ezina da. Ez dago beste likidorik uraren joera bera duenik.