Ur gaineko hiria
Britainia Handiko eta Asiako arkitekto talde batek, etorkizunean atari turistikoa izateko asmoz, ur gaineko hiria diseinatu du. Itsasontzi eta itsaspeko ekologikoentzako bi errepide, ozeanoko bistekin gozatzeko bi gune berde, hotel handi bat, ubideak eta landetxeak izango ditu, besteak beste, China Transporte Investment Co higiezinen agentzia ikuskatzen ari den proiektuak. Are gehiago, itsasontziak bakarrik ez, auto elektrikoak ere jartzea aurreikusten dute.