Une Nouvelle Amie

Laurari gaixotasun larri bat diagnostikatu diote haurra izan eta gutxira. Umetatik lagun izan duen Claireri eskatuko dio bera hildakoan umea eta senarra zain ditzan. Momentua iritsitakoan, Claire bisitan joango zaie, baina etxean gizon bat aurkitu beharrean emakume bat aurkituko du... Transexualitatea hizpide duen film entretenigarri honetan azpimarragarria da Romain Durisen lan bikaina.