Un otoño sin Berlin

Zornotza eta inguruak eszenatoki dituen drama intimista honek June du protagonista, joan zen bezala, ezer esan gabe, etxera bueltatuko den gaztea. Han, familiarekin, eta batez ere, Diegorekin zuen harremana berreskuratu beharko ditu. Ekintzak bainoago sentimenduak ditu hizpide, eta horiek transmititzeko estetika bereizgarria baliatzen du Izagirrek. Irene Escolarren lanak guztiz bereganatuko zaitu.