Umore zentzugabezko filmak abuztuan Gasteizen

Krisialdi eta tragedia egoerei aurre egiteko, umore zentzugabea erabili ohi dugu askotan. Horren erakusle dira 40ko hamarkadan, gerraostean, sortu ziren film ugari. Horietako lau, hain zuzen, bildu ditu umore zentzugabeari buruz Artiumen egingo duten zinema zikloak. Hilaren 18an hasi eta 26ra bitarte, soilik bi euro ordainduta, gustura barre egiteko aukera izango duzu.


Udako ekimenen artean, Umore Zentzugabearen Zinema Zikloa abian jarri dute aurten Gasteizko Artiumen. Lau pelikulez osaturik dago, denak 1944tik 1958 bitartera ekoitziak, eta bizitzako egoera zailei aurre egiteko umore zentzugabea erabiltzen da guztietan.

Gerraosteko umoristek finkatutako umore lerroak jarraitzen dituzte, eta absurdoaren bidetik abiatzen dira kasu gehienetan. Zikloaren baitan, La Codorniz aldizkariko kolaboratzaileek hartuko dute parte filmetako bakoitzean, eta belaunaldiz belaunaldi, irribarreak eragiteko teknikak, hein handi batean, berdin mantendu direla ikusten lagunduko diete hartzaileei.

Filmak abuztuaren 18an, 19an, 25ean eta 26an proiektatuko dituzte, iluntzeko 20:00etan hasita, eta sarrerek bi euro balio dute; ziklo osoko txartela, aldiz, bost eurokoa da. Dena den, kide elkartuentzako sarrera doakoa da.

Filmak


La torre de los siete jorobados (Edgar Neville, 1944)
Ametsen pasarteak eta mamuen etorrera oinarri, disparatez eta konstunbrismoz beteriko filma da. Adituen esanetan, ikusi beharrekoa.

Viva lo imposible
(Rafael Gil, 1958)
Zirkuko bizimoduari ekiten dion familiaren nondik norakoak kontatzen dituen filma, norbanakoen askatasunari gorazarre eginaz.

El destino se disculpa (J. L. Saez de Heredia, 1945)
Agerpenei eta pertsonaia alegorikoei buruzko komedia umoretsua.

Habitacion para tres (Antonio Lara "Tono" 1951)
Gillermo Hotel antzezlanean oinarritutako obra da, ateraldiz, zentzugabekeriaz eta ezadostasunez beteriko filma.