Umbra jaialdiak argiz eta artez jantziko du Gasteiz

Munduko hainbat tokitako artisten 23 arte-instalakuntza izango dira hiriko kokagune ezberdinetan.

Umbra Light Festival jaialdiak Gasteizko kale, plaza eta eraikin enblematikoenak konektatuko ditu 23 instalazioko ibilbidearen bidez, otsailaren 9tik 11ra bitartean. ARGIA 3 Kultur Elkarteak antolatutako hirugarren edizio honetan, hiriko kanpoko eta barruko espazioetan kokatuko dira esku-hartzeak eta artista gehiagok hartuko dute parte. Tokiko, Espainiako Estatuko, Kanadako, Australiakoa, eta Europako hainbat lekutako artistak izango dira.

Antolatzaileek aurreratu dutenez,  ‘enpatia’ izango da aurtengo leloa, "altruismoarekin, maitasunarekin, kezkarekin eta laguntzeko gaitasunarekin estu lotuta dagoen emozioa. Egun oso beharrezkoa den asmoa da etorkizun jasangarria lortzeko". Hala, artistei argi-instalazioekin kontzeptu horretara hurbiltzeko eskatu zaie, hainbat moduren gaineko gogoeta egiteko eta hurbilketa hori sustatzeko, bisitariek gogoeta egin dezaten gizarte orekatuagoa lortzeko esku-hartze pertsonalak duen garrantziaren gainean.

Hogeita hiru instalazioetatik hamabi lehen aldiz ikusi ahal izango dira. Instalazio horien artean izango da,  San Miguel elizaren atarian, Bilboko ikus-entzunezkoen Gheada estudioak sortutako Kymatic figura. Añanako gatza erabili dute eraikitzeko. Bertaratzen direnek zientzia zinetikoa esperimentatu ahal izango dute, hau da, ale fineko material jakin batzuekin sortutako patroi geometrikoetatik abiatuta, soinu-uhinak ikusteko, “tresna” interaktiboen bitartez.

Gheada

Beste obra nabarmenetako bat Cloud izenekoa izango da, Frai Francisco Vitoria kalean egongo dena. Bonbilen “hodeiak” interakzioa izango du publikoarekin eta “tximistak” sortuko ditu bere gainazalean. Caitlind Brown eta Wayne Garrett kanadarrek egindako sorkuntza da. 

Santa Barbara plazan, berriz, Lucid Creates kolektibo britainiarraren Exponential pieza egongo da. Lan honek jende askok COVID-19aren itxialdiaren garaian sentitu zuen nahasmenduaren eta kaosaren sentimendua adierazten du. 

Kokalekuen,ordutegien eta artelanen inguruko informazioa osoa  hemen kontsulta daiteke.