Umap.eu: twitterreko euskarazko mezu guztiak batera

Eibarreko Codesyntax enpresak sortu berri du, eta horrela laburbildu du: "Albistegi baten modukoa da, baina kazetariek lan egin beharrean, robotak egiten du lan".


Robotak berak antzematen ditu zein tweet edo mezu dauden euskaraz eta zeintzuk ez. Norbanako erabiltzaileen mezuez gain, talde eta elkarteenak ere irakur daitezke bertara sartuta, tartean GAZTEZULOrenak.