Uharte artifiziala
Wilhelmstein Alemaniako ipar-mendebaldean dagoen irla artifiziala da. Zonaldeko lakurik handiena den Steinhudenen eraiki zuten XVIII. mendean. Inguruko arrantzaleek lagundu zuten eraikuntza lanetan, izan ere, irlak oinarri duen harrizko egitura zein uharteko elementuak arrantzaleek eraman behar izan zituzten lekura arte euren txalupetan. 1765 eta 1767 bitartean militarrek estrategikoki erabilitako lur eremua izan zen. Gaur egun bisitarientzientzako prestatuta dagoen irla da; bertan dago inguruko historia biltzen duen Lakemuseum museoa, baina gaur egun uhartean ez da inor bizi.