Ugaztunen inmunologia sistema
Animalien artean ugaztunek besterik ez dute oroimenadun inmunologia sistema. Inmunologia sistema honi esker bigarren aldiz agertutako gorputz arrotzak azkar igarri eta babesa lehenbailehen martxan jar dezakete ugaztunek. Intsektuek, landareek eta koraleek gorputz arrotzak baztertu ditzakete edota substantzia toxikoak askatu edozein mehatxuri aurre egiteko, baina hala ere, beraien inmunologia sistemak ez du inongo oroimenik. Hortaz, oroimenik gabe, bigarren erasoa lehenengoa balitz bezala jasan behar izaten dute.