Udazkeneko lorea

Mikel eta Lucia lagun baten ezkontzan ezagutu eta oheratu egin dira egun horretan bertan. Mikelek ez dio ezer kontatutako Naroa neska-lagunari, hark ere berari sekretu bat ezkutatzen diola jakin gabe. Luciak berak ere badu isilpean gordetako zerbait eta ahizpari gutuna idatziko dio guztia kontatzeko. Esan ezin direnei edo esatea komeni ez direnei buruzko eleberri arin eta irakurterraza. Zenbait gertaera aurreikus daitezkeen arren, ez duzu istorioa nola amaituko den jakiteko gogoa galduko.