Udako depresioa pairatu al duzu inoiz?
Uda, zoriontasun orokor baten sasoia izan ohi da, baina zenbaitzuk gutxi ezagutzen den aldartearen nahaste bat bizi ohi dute. Suminkorragoak egon ohi dira eta antsietate gehiago pairatzen dute hilabeterik beroenetan.
Askori udazkenaren iritsierarekin batera sumintzen zaie aldartea, baina bada udan depresioa pairatzen duenik ere. Ez da hotza eta euriaren nostalgia erromantiko bat, baizik eta benetan da aldartearen nahaste bat eta batzuei beroarekin batera garatzen zaie.
Urtaroen Nahasmen Afektiboa bezala ezagutzen da eta ez da ohikoa. Biztanleriaren %1-10 artean sufritzen dutela kalkulatzen da, nahiz eta pertsona gehienek urte sasoirik hotzenetan pairatzen duten. Gutxi batzuk, ordea, udan gaizki pasatzen dute.
Erraza da ulertzea zergatik neguak sofan hibernatzera gonbidatzen gaituen: arratsalderako jada gaua da eta kanpora atera ez gero izoztuta amaitu genezake. Alabaina, inork ez daki ziur nondik datorren udako nahasmena, nahiz eta hipotesiek dioten tenperaturen igoerarekin, eguneko argiaren ordu gehiagorekin eta hotza gorroto dutenek bizitzeko gogoak berreskuratzen dituztenean azaltzen dela.
Udako nahasmena esperimentatzen dutenek sentitzen dute nola beroak, hezetasunak eta eguzki ordu luzeek euren erritmo zirkandianoak (gure barne erloju biologikoa) nahasten dituztela, eta ondorioz, euren aldartea pataldu egiten dela termometroak epeldu arte edo nabaritu arte goizago iluntzen dela eguna.
Hori bai, adituek diote Urtaroen Nahasmen Afektiboa ez dela nahastu behar urtaroz aldatzeagatik datorren animoaren beherakada txikiarekin. Izan ere, Urtaroen Nahasmen Afektiboak depresioaren antzeko sintomak ditu, ezberdintasun txiki batekin: urteko garai zehatz batzuetan azaltzen da soilik. Kasurik larrienetan jokabide oldarkorrak eta bere buruaz beste egiteko ideiak azaltzen dira.
Udatiar depresioa, gutxienez, bi urtez jarraian agertzea beharrezkoa da Urtaroen Nahasmen Afektiboa diagnostikatzeko. Suminkortasuna, urduritasuna, antsietatea, gogorik eza, jateko gogo gutxi eta loezina pairatzen dute udan pertsona hauek, behin garai hotzagoiei hasiera ematen berriz, sintoma hauek gutxitu egiten dira, eta askotan baita desagertu ere.
Hori bai, nahasmen hau bizitzen duten pazienteekin enpatia aldatu egiten da urte sasoiaren arabera. Neguan pairatzen dutenek ulermen gehiago lortzen dute besteengandik. Udatiar nahastea pairatzen dutenek ordea, zeru urdinaren azpian askok sentitzen duten pozetik baztertuak sentitzen dira. Ia inork ez du ulertzen horrelako garai batean deprimitzea. Sozialki, telebistan, interneten, lagunekin Leku guztietatik errepikatzen zaigu urte sasoi zoriontsuena dela, maitemintzeko garaia, ligatzekoa... Gaixo hauentzat ordea, garairik txarrena da.
Tratamenduei dagokienez, udatiar nahasmena pairatzen dutenak galtzen ateratzen dira beti. Neguko apatia eta tristura uxatzeko fototerapiak existitzen dira, hau da, eguzkiaren argia simulatzen duten lanparak,; eta hauen azpian ordu erdiz egotean datza terapiak. Umeå-ko hiri suediarrean, non eguzkia arratsaldeko ordu-bietan ezkutatzen den egunik hotzenetan, pantaila fototerapeutikoak ezarri zituzten autobus geltokietan orain dela urte batzuk.
Udako nahasmenak ordea, ez du irtenbide erraza, baina berotik ihes egiteko ohiko trikimailuak ez datoz gaizki: aire gidatua, dutxa hotzak, eguzkiak gehien berotzen duenetan ez ateratzea, izotz poltsak... Norman Rosenthal psikiatra hegoafrikarrak, zeinak Urtaroen Nahasmen Afektiboa lehen aldiz identifikatu zuen, aurkitu zuen tapaki hotzak sintomak aritzen dituela, denbora batez behintzat.
Nahasmen guztietan bezala, beharrezkoa balitz, gomendagarria da aditu bati laguntza eskatzea. Diagnostiko egoki bat, psikiatrak errezetatutako psikofarmakoak eta terapia psikologikoa lagungarriak izan litezke.