Udararako ez duzu zure gorputza prestatu behar

Hemen zazpi arrazoi "summer body" edo "bikini operazioa" izenez ezagutzen denarekin obsesionatu ez zaitezen.

Gure gorputzen jabe gara eta ez digu inork inongo agindurik inposatu behar. Alabaina, uda iristearekin batera, summer body-a (udako gorputza) eskuratzeko informazioa leku ugaritan topatu genezake, askotan bilatu ere egin gabe. Kontzeptu anglosaxoi hau milioika emakumerentzat bete beharreko agindua da. Noiztik eduki behar dugu udan gorputz jakin bat eguzkiaz gozatu ahal izateko?

Zorionez, kontzeptu honen eta aipatutako bikini operazioa bezalakoen arrakasta murriztuz doa urtez urte. Hona hemen summer body kontzeptua ukatzeko zazpi arrazoi:

1. Gure garun osasunean eragin kaltegarria du
Gutako
 askok entzun ditugun kontzeptuak dira eta gehienoi antsietate eta estresa eragiten digute. Asko gorputz perfektua eskuratu beharraren presioan erortzen dira. Ondorioz, kosta ala kosta pisua galtzea obsesio bilakatu liteke. 

2. Elikadura nahasteak garatzeko arriskua areagotzen du
Uda
aurretik modu azkarrean pisua galdu nahi izaten da. Horregatik, pertsona askok muturreko neurriak hartzen dituzte, oinarrizkoak diren elikagaiei uko eginez eta honekin euren osasuna narriatuz. Uda aurretik, askok, jaten ez dutela horrenbeste gozatzen aitortzen dute. Beste batzuek, gainera, elikadura nahasteak garatzen dituzte, hala nola anorexia, bulimia edo ortorexia. Benetan merezi al du udak irauten dituen hiru hilabete horiengatik?

3. Gure buruarengan dugun konfidantza suntsitzen du
Aldizkarietan
irakurtzen duzu jada bost kilo galduak behar zenituzkeela eta orduan, urte guztian biltzen saiatu zaren autoestimuak bat-batean alde egiten dizu. Askok, berriz ere, euren buruak zigortzen hasten dira, euren gorputza gorrotatzeraino iritsiz. Merezi al du? 


4. Udaz benetan gozatzea eragozten digu
Pertsona
asko dira (gehienak emakumeak) uda osoan ez dutenak, ez bainujantzi, ez bikinirik janzten igerileku
 edo hondartzan. Zergatik? Besteen begiraden beldur direlako. 

5. Gure gorputz askatasunari mugak jartzen dizkion kontzeptua da
Zeren
, summer body dionak ez dio bakarrik argal, baita beltzaran eta ilerik gabe ere. Azal oso zurikoa bazara edo hanka zein besapeetan ileak badituzu ezin duzu hondartzara joan? Gure gorputzen jabeak gara eta inork ez digu ezer inposatu behar izan uda edo negu. Dibertsitatea edertasuna da. 

6. Belaunaldi gazteenei mezu desegokiak helarazten dizkion kontzeptua da
Helarazten
duen mezua hauxe da: argala izan beharra dago, beltzarana egon eta depilatua, bestela ezin duzu hondartzara joan. Garun gazteenentzat arriskutsuak diren mezuak dira, gizartearen eskaeretara ez direla egokitzen senti bailezakete. Beraz, bada garaia summer body edo bikini operazioa bezalako kontzeptuak erabiltzeari uztekoa.
 
7. Estres iturria da
Beltzaran
jarri nahi izatea ondo dago, baina ez du agindu izan behar, ezta argal egotea ere. Bainujantzian, hondartzan izozki bat jatea edozein gorputz egin dezakeen zerbait da. Moldeetan sartu nahi izateak estresa eragiten du eta egin nahiko genituzkeen gauza asko ez egitera bultzatu ohi gaitu. 

Beraz, gauzak argi: Summer body kontzeptua gure gizartearen asmakuntza da eta gainera asmakuntza kaltegarria. Bainujantzian edo bikinian eder egoteko sekretu bakarra berau janztea da.