Udagoieneko Ostera zikloak lau kontzertu eskainiko ditu bihartik aurrera
Kalakan, Niko Etxart, Kerobia, Sua eta J Martina arituko dira, besteak beste.
Euskaltzaleen Topaguneak Udagoieneko Osterak kultur zirkuituaren edizio berria antolatu du eta lau musika estilotako talde beterano eta berriak elkartuko dituzte oholtza berean, "musikaren sokak etenik ez duela erakutsi eta entzuleari aparteko bidaia musikala" eskaintzeko.
Folk, rock, pop eta estilo urbanoko emanaldiak izango dira, Bizkaiko hainbat gunetan: Bilboko Kafe Antzokian, Korrontzi eta Kalakan arituko dira, azaroaren 3an; Igorreko Lasarte aretoan, Niko Etxart eta Hapa Hapa, eta Kerobia izango dira, azaroaren 12an; Zallako antzokian, Lin Ton Taun eta Sua arituko dira; eta azkenik, Berrizko kultur etxean, La Basu eta J Martina izango dira, azaroaren 26an.
Emanaldi bakoitza borobiltzeko, Jon Martinez Txiki-ren bakarrizketa umoretsua izango da. Ibilbide luzea du Txikik umoregintzan eta bere azken lana 40 urte eta aldapa behera izan da. Kontzertu ziklo honetarako sortutako bakarrizketa aurkeztuko du Txikik.
