“Txukalda”

Atzerritarrei, zoriontasunari, heriotzari, maitasunari… abesten dio Andoni Tolosak, disko honetan. Bere betiko bidetik darrai hernaniarrak, konposizio errazak atsegin ditu, eta melodia errazetik hasita, disko atsegina biribildu du, belarrietatik aise sartzen den horietakoa. Xabier Leteren “Haizea dator” kantuaren bertsioa entzun daiteke diskoan, eta kolaboratzaileen artean izen ezagunak ditugu: Petti, Jabier Muguruza… Iñaki Martiarena ‘Mattin’ arduratu da diskoaren alde grafikoaz.