Txorien kantuaren bidez espeziea identifikatzeko aplikazioa
Shazam abestiak identifikatzeko aplikazioaren antzera funtzionatzen du; txorien kantuaren grabazioaren bidez hegaztiaren izena jakinarazten du.
Merlin izena jarri dio New Yorkeko Cornelleko Ornitologia Laborategiak bere sorkuntzari. Adimen artifiziala duen aplikazioa da, zaleei eta adituei hegaztiak identifikatzen laguntzeko sortua, euren soinuaren arabera.
Funtzionamendua Shazam ospetsuaren oso antzekoa da: erabiltzaileak egin behar duen gauza bakarra interesatzen zaion txoriaren kantua grabatzea da, eta aplikazioak bere izen arrunta eta izen zientifikoa erakusten dizkio. Adimen artifizialak soinua espektrograma izeneko grafiko batean eraldatzen du eta, jarraian, Cornelleko laborategiak bildu duen espezie ezagunen espektrogramen datu-base handi batekin alderatzen du.
Kantuaren bidezko bilaketaz gain, aplikazioak espeziea bere itxuratik abiatuta identifikatzeko aukera ere ematen du, bere tamaina, kolorea edo kokalekuaren inguruko datuak emanda.
Hemendik aurrera ingurukoak txunditzeko aukera izango duzu entzundako kantuaren arabera zein txori den azalduta!