Txokolate dastatzailea izan nahi?

Zure ametsetako lanbidea topatu dugu; Cadbury enpresa esperientziarik gabeko txokolate dastatzaile bila dabil!

Ametsetako lanbidea irudikatzen dugunean, sekula ez genuke pentsatuko horrelako lan bat posible izan daitekeenik; baina egia da! Cadbury txokolate eta gozo enpresak txokolate dastatzaileak behar ditu, esperientziarik gabekoak.

 

 

“Sentimen kabina batzuetan egingo duzu lan, beste dastatzaile batzuekin; iritziak partekatu eta txokolateak izan behar duen zaporea erabaki beharko duzue". Horrela dio Cadbury enpresak kaleratutako iragarkiak. Lan eskaintza Erresuma Batuan daudenentzat da, eta enpresak bilatzen duena hauxe da; zintzotasuna, objektiboak izatea, gauza berriak probatzeko gogoak izatea eta harremanetarako gaitasuna (ingelesez, noski). Hori bai ez dute esperientziarik eskatzen.

 

 

Lanbide honek badu izen propioa: Sensory Panelist Confectionary. Astean 15 ordu lan egiten dute, eta egunean hamar txokolate mota dastatzen dituzte. Soldata? 14 euro orduko. Curriculum Vitae-a eguneratzeko prest?