Txokoholikook: hitz egin dezagun benetan txokolatearen adikzioaz

Txokolateak plazer sentsazio gehiago sorrarazten badigu ere beste elikagaiekin alteratuz, erreakzio kimikoengatik, egindako ikerketek argi diote: txokolatearen adikzioa kulturala eta psikologikoa da, ez fisikoa.

Guztiari uko egin diezaioket txokolateari izan ezik guztiok esan edo behintzat, noizbait entzun dugun esaldia da. Txokoholiko hitza lehengo aldiz 1968an erabili zen, txokolate eta alkoholiko hitzak elkartuz, erdi txantxetan txokolatearekiko menpekotasuna zuten pertsonez hitz egiteko. Txantxa ala ez errealitate bat da. Hain da horrela, konfinamenduan txokolatearen salmenta %50 hazi zela. 

Benetan ordea, ez dago inongo frogarik dioena txokolateak menpekotasuna sortzen duela. Egia da sustantzia bioaktiboak dituela triptofanoa eta feniletilamina bezala, jokabideak eragina izan lezaketenak, baina ez dago frogarik sustantzia hauek abstinentzia sindromea eragiten dutenik. Izan ere, ustezko txokolatearen adikzioak lotura asko du produktu hauek duten azukre kopuruarekin. %99ko kakaoa duen txokolate mikatzak oso zale gutxi ditu adibidez.

Beste sineskeria batek dio, apetak, txokolatearekikoa bezalakoak, urritasun nutrizional baten seinale direla. Alta, frogatu da kasu gehienetan ez dela horrela. Apetak baldintzatutako erantzunak dira. Horrelaxe frogatu zuten Ivan Pavlov eta bere txakurrek. Animalia hauek asteak janaria kanpaiarekin batera entzun ostean, kanpaia soilik entzunda, janarik gabe ere, listua jariatzen zuten. Berdina gertatzen da gizakiokin ere. Pelikula bat ikustea krispetekin lotzen dugu, hauek jateko gogoa piztuz momentu horietan.  

Bestalde, txokolatearen apetak ohikoagoak dira emakumeetan gizonezkoetan baino. Honek ez luke zentzurik izango menpekoetasuna kimikoa balitz. Hilekoak sortzen dituen aldaketa hormonalak erabiltzen dira ezberdintasuna azaltzeko garaian. AEBen kalkulatzen da emakumeen %45ak dituela txokolate apetak, eta horietako asko hilekoarekin lotuta daudela. 

Baina emakumeengan apeta hauek aztertu direnean, zikloaren beste egunekin alderatuz, ikusi da apeta hauek jokabideekin lotura dutela, ez gorputzeko aldaketekin eta askotan, jan ondoren errudun sentitzen direla emakume hauek. 

Hain justu, hau kontuan hartzeko beste faktore garrantzitsu bat hau da: txokolatea oso ona dagoenaren idea, baina gizendu egiten duenarena. Beraz, ideia hauengatik uste dugu neurriz jan behar dela. Anbibalentzia honek jokabide kontraesankorrak sortzen ditu: jaten dugun txokolate kantitatea mugatzen badugu berau jateko desirak hazi egiten dira, apeta bilakatuz. Horregatik, nahiago dugu gure buruari baino txokolateari errua egotzi, esanez adiktiboa dela.

Txokolatearen adikzioa ordea kulturala eta ikasia, batez ere emakumezko mendebaldarrek. Hain da horrela, AEBetan frogatu ahal izan zen txokolatea eta hilekoarekin lotutako apeta estatu batuar emakumeen %32,7ari eragiten ziola, aldiz, etorkin emakumeen %17,4ri. Beraz, bai, txokolatea oso ona dago, baina ezin baduzu berau jateari utzi, ez bota errua txokolateari!