Txizak lehian
Ingalaterrako Thorpe Park jolas-parkekoek lehiaketa original bezain higuingarria abiatu dute pisa usaintsuenaren bila. Bisitari orok maskuria hustu eta potetxo bat betetzeko aukera du, baina bakar bati, usain bizieneko txiza egiten duenari emango dio epaimahaiak 500 liberako ordainsaria. Saw filmean oinarritutako atrakzio berri bat girotzeko erabiliko omen dute lurruna; ile erre usainarekin eta haragi ustel usainarekin batera. Non geratu dira zaldiko-maldikoak?