Txiza, gutxiago kutsatzeko
Energia kontsumoari dagokionez, Diesel motoreek abantailak dituzte gasolina motoreekin alderatuta, baina dena den, gehiago kutsatzen dute. Izan ere, gasolinako autoei gasak gutxitzeko tresna bereziak jarri ohi zaizkie. Gasolioko autoetan, berriz, hori ezinezkoa da, hainbat arazo direla eta. Holandako DAF eta TNO enpresetako ikerlariek frogatu dutenez, autoetako gas tutuan urea substantzia txertatuz gero, gas kutsagarriek nabarmen egiten dute behera. Ondo irakurri duzue, bai: urea, txizan aurki daitekeen substantzia. Ikerlariek ez dute oraingoz tutuan urea sartzeko tresnarik merkaturatu, oso garestia baita. Besteak beste, autoetan txiza gordetzeko tokitxo bat eta urea neurri egokian txertatzeko tramankulua ipini beharko lirateke. Urea, behintzat, merkea da...