Txiza ez edateko kanpaina
Kamerungo Osasun ministroak txiza edateak ondorio onuragarririk ez duela jakinarazi die bertako herritarrei. Horrez gain, txiza sendabidea dela diotenak zigortu egingo ditu. Azken boladan, Kamerungo hainbat egunkarik txiza edatea osasungarria dela zabaldu dute, eta askok baieztapen horrekin bat egin dute: Yaounde hiriburuko dendari batek, esaterako, egunero baso erdi txiza edanez, hemorroideak sendatu zituela adierazi du.